XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Hitz mailegatuetan z edo s kontsonanteak (latinezko z grekotikako hitzetan agertzen da), l, n edo r kontsonanteen ondoren gertatzen direnean hemendik aurrera nola jokatu behar litzatekeen erabakitzeko Euskaltzaindiak zalantzak izan ditu.

Historiari begiratzen baldin badiogu, euskalkien jokabidea nabarra eta bitarikoa da, izan ere.

Hor dugu, esate baterako, XVI. mendean Leizarragaren joera.

Honek n- ren ondoren beti frikaria idazten zuen; l- eta r-ren ondoren ere bai, aditz izenen -tze atzizkia ez zen guztietan.

Geroago, ordea, hor ditugu aski hedatuak eta egun oro erabiliak, pentsatu, bertso, zentzu, saltsa; eta ia geure egunotan erabat ezagunak diren Unibertsitate, kontsonante.

Ezin uka daiteke, hala ere, hain erabiliak ez ditugun beste kultura-hitz batzuetan, hala nola, catarsis, enzima (Medikuntza-hitza), inork euskaraz erabili nahi dituenean nahi ta ez afrikariaz baliatu beharra gogorxko gertatzen dela.

Ez, ordea, jatorriz ce, ci... dutenetan; hala nola inertzia, existentzia, esentzia (filosofiako hitzak azken biak).

Guzti hau gogoan izanik, honako bidea onartzen du Euskaltzaindiak: 1. L-ren ondoko txistukaria afrikariaren grafiaz idaztea; hala nola koltza.